| Ezagutzen ez dudan herri batean
|
| Bapatean, ixilean bezala agertu naiz
|
| Kafetegi barrura sartu, lekua hartu
|
| Eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
|
| Bikote bat muxuka mundua desafiatzen
|
| Bizitza xurgatzen
|
| Muxuz-muxu maitasuna puzten
|
| Ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
|
| Telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz…
|
| Nahiz eta albisteek, berri guztiek
|
| Berri gehienek
|
| Hortzak erakusten dioten zorionari
|
| Zorion apurrari
|
| Sanzek ezetz, ezetz euskarari
|
| Hiru palestinar zulora, real madrilek gola
|
| Arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
|
| Eta galdetzen dut zer ote den hau
|
| Bizi ala iraun, bizi ala iraun
|
| Biziraun zu barik
|
| Noizean behin barregin
|
| Bakoitzak bere ikarak
|
| Gordetzen ditu berekin
|
| Halakoak gara
|
| Ezinegona, zulo sakona
|
| Sentitzen dudana ez da batere ona
|
| Batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
|
| Gaizki nabilela ohartzen naiz
|
| Kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
|
| Gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi…
|
| Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
|
| Altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
|
| Nuke kanpoko mundura
|
| Baina kosta egiten zait
|
| Kosta egiten zait, bai
|
| Ta ez naiz ari
|
| Ez naiz ari damu eta erruei buruz
|
| Hainbat zauri irekirik ditut
|
| Horixe da dena, barkatu
|
| Behin idatzi zenuen elaberri hura
|
| Nire poemengatik trukatu nahi nuke
|
| Jakiteko behingoz ni sufritzen
|
| Ari nintzen bitartean
|
| Zu zertan ari zinen
|
| Zertan ari ote zinen
|
| Dirudizun bezain zoriontsu
|
| Izan zaitezen opa dizut |