Текст пісні Orduan - Mikel Laboa

Orduan - Mikel Laboa
Інформація про пісню На цій сторінці ви можете ознайомитися з текстом пісні Orduan , виконавця -Mikel Laboa
Пісня з альбому: Xoriek 17
У жанрі:Музыка мира
Дата випуску:11.09.2006
Мова пісні:Баскська
Лейбл звукозапису:Elkar
Вікові обмеження: 18+

Виберіть якою мовою перекладати:

Orduan
Arratsero
urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik
ibiltzen nindunan orduan,
ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,
edo nire heriotzeko uda berberan sortuko hinduala
lurrak laranja urez elikaturiko sagarrondoaren mihura bezala.
Espaloi orotan bilatzen ninan
hire soineko gorri eta urdina.
Gero, zakarrontzietako hondakinen balioaz
eztabaidatu gintunan,
eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan,
izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean,
Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora,
eta Bereniceren ilea,
elemental Mister Watson,
elemental Mister Watson,
elemental Mister Watson.
Astelehen edo astearte batetan,
gogoa higan nuela,
Nire seksoan aurkitzen dun,
qué barbaridad, Bagdad!
idatzi ninan gauez
qué barbaridad, Bagdad!
idatzi ninan gauez
qué barbaridad, Bagdad!
Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak;
Baina hi heu arbatsuena.
Orain, hire maitale traketsa naun,
maitatzen haunat,
etcetera,
negu bezperetan
etcetera etcetera.
Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak;
Baina hi heu basorik arbatsuena.

edo nire heriotzeko uda berberan sortuko hinduala.
Gero, zakarrontzietako hondakinen balioaz
eztabaidatu gintunan,
eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan,
izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean.
Astelehen edo astearte batetan,
gogoa higan nuela.
Orain, hire maitale traketsa naun,
maitatzen haunat,
etcetera,
negu bezperetan
etcetera etcetera.
Arratsero
urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik
orduan,
ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,
lurrak laranja urez elikaturiko sagarrondoaren mihura bezala.
Eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan,
izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean.
Astelehen edo astearte batetan,
gogoa higan nuela,
Baina hi heu basorik arbatsuena.

Напишіть, що ви думаєте про текст пісні!

Інші пісні виконавця: